domingo, 13 de mayo de 2012

Gure gogoetak [1]

Bueno eta jada gogoetak egiten hasteko ordua heldu zaigu. Hiru hilabete pasa dira eta ia konturatu ere egin barik. Hainbeste gauza izan dira bizitakoak... Egia esan nondik hasi ere ez dakigu baina, tira arlo honek eman digun gauza guztiak azaltzeko eta dena hausnartzeko atal desberdinak banatzea eta sortzea pentsatu dugu. Horrela guztiontzat errazagoa izango delako bai irakurtzea eta baita irakurtzen duzuen horretaz hausnartzea ere. Beraz, hauxe da gure lehen gogoeta.

Kukulumutxu

"Gu ez gara batere adituak teknologia berrien mundu honetan, beraz, gogoan dugu klaseko lehen eguna. Hain gogoan ze, atzo izango balitz legez gogoratzen dugu. Eta hauxe entzun genuen lehen egunean: BLOG bat eratu behar duzue! Ai ama! 
Gure kezka, burukominak, estresak... Segituan piztu ziren gure barruan, tripako minak etorri zitzaizkigun eta aitortu behar badugu kakalarria ere bai! 

Hala ere, biok paktua egin genuen, bai, arlo honek ikarak eta beldurrak kentzen lagunduko zigunaren paktua. Izan ere, traste hauekin trebabatzeko hanka sartu beharra dugula ikasi dugu, arakatu egin behar dugula, gaizki egin behar dugula, eta horrela ikasten dugula!  
Kaosean ere eraiki dezakegu! Horixe esaten zigun Alaitzek, eta gaur harro gaude egin genuen paktuagaz. Izan ere, blog bat eratu bakarrik ez, hainbat programa arakatu ditugu, baliabide mordoa daramazkigu gurekin, informazio mordoa... Aberastu egin gara, erabat.
Eta ez hori bakarrik izan ere, gaur pozik gaude. Pozik erronka pertsonalak gainditzea lortu dugulako, eta orain bederen mundu berri hauetan ibiltzeko bidea egiten ikasi dugulako, pixkanaka-pixkanaka, ez baitago inorako presarik. Hala ere, are pozago gaude atzera begira jarri garelako oraingoan eta eboluzioa ikusi dugulako, hasierako egun haretan gure begiak ezinezkotzat jotzen zuten hazkundea nabari dugu gure barruan. Bai jakintza aldetik, hau da formakuntzatik, eta baita alor pertsonaletik ere. 

Gure taldea, kukulumutxurena txikia izan da. Bai izan ere, bi baino ez gara izan eta horrek lan gogorragoa egitea eskatu digu. Inongo arazo barik egin dugun lan gogorra. Hala ere, talde txiki honetan sortu den konplizitatea ere azpimarratu gura genuke, alkarrekin elkarlanean aritzea zein baliogarria den ikusi dugulako. Bi izan arren, gure enpresa txikia (Bloga) eratu eta aurrera eraman ahal izan dugulako bion inplikazio eta esfortzuarekin eta honek, pertsonalki erabat hazten lagundu digula uste dugu gaurko egunez.
Elkarrengandik eta elkarrekin ikasi dugu eta honek duen balioaz jabetu gara. 
Honegatik, Blog honetan egin dugun lanagaz oso gustura geratu garela azpimarratu gura genuke. Eta emon digun guzti hori erabat enfatizatu nahiko genuke, haiseran uste ez arren benetan ate asko zabaldu dizkigulako blog honen eraikuntzat. Beraz, aurkitu dugun altxor preziatu legez definituko genuke egindako proiektu hau, gaurko egunez, hainbat eta hainbat gauzaz bete dugun kutxa berezia."


No hay comentarios:

Publicar un comentario