martes, 8 de mayo de 2012

Gure aurkezpen egunaren kronika.

Lander




Izaskun




Bueno ba aurreko sarreran aipatu bezala amen jarri dizkizuegu eskuragarri gure banakako teknografiak. Eta orain, azalpen txiki bat eman gura genuke laburpen edo egun horretako hausnarketa txiki bat berton adieraziz.

Goizean goiz geratu ginen, materiala prest genuen, prestatu beharrekoa prest geneukan eta publiko bariko entsaioa egiteko ere denok prest. Hala ere, gure barnean eta aurpegietan apurka geroz eta modu adierazkorragoan urduritasuna nabaria zen. Hala ere, aurkezpen aurretik kafetxoa eta haizea hartzen jaitsi ginen kanpora, eta egia esan baliogarria izan zitzaigun indarrak hartu eta aurkezpenari gogoz ekiteko. 

Honela ba, lehenengo beste taldearen aurkezpena ikusi eta korrika batean joan ginen geurea prestatzera. 
Lan asko egin genuen aurreko asteetan, bai gure teknografiak egiten, bai taldekoa eratzen, eta baita aurkezpena prestatzen ere. Beraz, guztia ondo irteteko ahalegin guztiak egin behar genuen, erronka itzela aurretik, eta gu beroni aurre egiteko gogoz. 
Denbora ere oso mugatua izan genuen eta ez zen errraza izan berau egoki antolatu eta planifikatzea, eta azkenean minutu batzuk pasa ginen arren, ahalegin guztiak egin genituen gure aurkezpena denbora barruan gauzatzeko. Beraz, honegatik aldez aurretik barkamena eskatu gura dizuegu. 

 Aurkezpena hasi aurretik, erlajazio saio bat egitea pentsatu genuen, guztiok erlaxatu, lasaitu eta gure barnean arakatzen hastea asmoz. Eta hori lortzeko, musika, lurrean jarritako lorak, iluntasuna, insientsoa eta guk prestatutako hitz multzo batzuk izan genituen lagun. Benetan, atmosfera polita sortu genuenaren sentsazioa geratu zitzaigun eta alor honi dagokionez erabat pozik geratu ginen. Izan ere, lehenengo unetik gure asmoa sentimenduen gaia jorratu eta bizitzea izan zen, ggela hartan geunden guztiok guk egindakoaz gozatu eta berau bizitzea. Hau diogu, azken finean sentimenduak ez direlako ezer bizitzen ez baditugu eta beraz, bizirik gaudela sentitzeko sentitu beharra dugunez, ba giro aproposa sortzea ezinbestekoa zela iruditu zitzaigun, esan bezala. Beraz, hau eginda, eguneroko errutina horretatik irten eta trenera igo ginen, gure sentimenduen bidaiari ekiteko asmoz. 

Lehenengo gure banakako teknografiak jarri genituen eta guretzat beronek gugan sortu duen sentimendu bat adierazi guztioi, kandela bat piztuaz. Honekin, gure bizitza sentimenduz beterik dagoela azaldu nahi genuen, eta honegatik, sentimendu bakoitzak gure bizitza koloreztatu egiten genuela. Bestela zer ginateke gu ba, sentimendu barik? Horixe ba, gure parte dira sentimenduak eta beraz, irakasle izango garen heinean berauek jorratu beharko ditugu haurrekin. Eta hasiera batean teknologia berriak hotz sentsazioa transmititzen diguten arren, teknografia eta antzerako proiektuak burutzean konturatu gara, azken finean irudi, hitz eta musikaz gauza eder asko sortu ditzakegula, eta batez ere, gu geu koloreztatu eta aberastu gaitezkeela. Beraz, teknologia berrien arlo hau horretarako laguntzaile ederra izan da guretzat, alor honi dagokionez baliabide ugari eskaini dizkigulako. 
Gero, Juantxo koloreztatu genuen, Juantxok ez bait zeukan sentimendurik!
Benetan aberastu eta berotu genuen...



Eta honen ostean, guztiok osatzen dugun talde honi eskerrak eman eta zeozer berezia oparitzeko asmoz, hiru urte hauetako ibilbidea laburtzen zuen bideo txiki bat eratu eta jarri genuen.Izan ere, hainbeste gauza izan dira elkarrekin bizitakoak... Ezin genituen agertu barik utzi, guretzat hain esanguratsu eta aberasgarriak izan diren urteok. Hainbeste eman eta beste horrenbeste baino gehiago hartu dugulako eta batez ere, elkar apreziatu, lagundu, babestu, maitatu eta berotzen ikasi dugulako. Pertsonalki izugarri hazten lagundu digulako bide honek, eta irakasleak izango garen heinean gu geu hazten eta ingurukoak berotzen jarraitzen segi dezagun! 

Azkenik, bukaera gisa gure autoebaluazioa azaldu genuen. (Berau hurrengo sarrera batean jarriko dugu, garrantzitsua izan dela iruditzen bait zaigu). Eta bukaera emateko, gure gelako bi mutilen urtebetzeak izan zirenez aste horretan sorpresatxoa eman genien Zorionak abestia kantatuz, izan ere, gure gelan mutil gutxi daude, eta berauek ezinbestekoak direla azpimarratu gura genuen. Dauden apurrak ondo zaindu behar ditugulako, eta gehiago izatera animatu daitezen! Honegatik, ZORIONAK Jabi eta Imanol!

Eta eskerrik asko guztioi edukitako harrera onagatik! 
Zuek bezalako ikusleekin plazer bat da egindako lanak aurkeztea!



MAKAMUTXU
(Amaia falta da argazkian baina bera ere gutariko bat da, makamutxua da!)




Hitzak: berotasuna maitasuna

1 comentario: